martes, 18 de junio de 2013

Rihanna liluraturik utzi zituen entzuleak BEC-ean (kronika)

Rihannak liluraturik utzi zituen entzuleak BEC-ean
    
  
  15.000 pertsona inguru gozatu dute bere bira Europarraren hasiera ikusgarria

Izaskun FRESNO

Rihanna bere jarraitzaile zintzoak itsutu eta liluratu ditu Barakaldoko BEC-ean, ikusleak dantzatzea eta kantatzea eragin zuen bere bira Diamonds World Tour Europarraren lehenengo kontzertuan.

Hogei minutu inguru itxaron dute entzuleek Rihanna abeslaria antzeztokiaren gainean  ikusi ahal izateko, baina pabiloiaren argiak itzali bezain laster guztiek prestatu dituzte bere telefono mugikorrak eta kamerak , hain irrikatua izan den momentua jasotzeko.

Lehen akordeak entzun dira, entzuleen oihuak, erortzen den gortina eta bera agertzen da, kapa beltz luze batekin jantzita, belauniko eta Mother Mary abesten. BEC-ean bildutako publiko guztia ordu eta erdiko ikuskizunaz gozatu dute, bere zaleak pozik utzi dituena.

Musikariak, dantzariak eta Rihanna bera agertu eta desagerrarazten zuten plataformekin osatutako eszenatokian abeslariak bere azken albumaren, Unapologetic-en, eta bere aurreko abesti ezagunenak birpasatu ditu publiko osoarekin, gainera, hainbat jantzi aldaketa egin ditu Barbadoseko abeslariak, bere sentsualitatea ikusgarri eginez.

Rihannak bertaratuak konkistatu ditu eta ikusi ahal izan dute nola abeslaria  pistara jaitsi den bere jarraitzaileekin abestu eta autografoak sinatzeko, ikusleek txalokatu, oihukatu, dantzatu eta gozatu dute.
Soula, rocka, reggaea, rapa, elektronika, dena nahasi da kontzertu honetan non  publikoak  kanta guztiak abestu dituen eta egiaztatu du bere jantzien eta bere dantza iradokitzaileen eduki sexual altua, zortzi dantzariekin batera.

Ikuskizunaren amaiera zirudienean, plataforma batean desagertu da “Bilbao maite zaituztez” batekin, baina publikoak gehiago nahi zuen eta oraindik oihuekin eta txistuekin eskatu dio zerbait gehiago, abeslaria berriro ere atera da bere jarraitzaileak pozik uzteko.


Bi kanta gehiago, haien artean Diamonds, publikoak erabat adeitsu kantatu duena, baina Rihanna-k kontzertuari amaiera eman baino lehen, publikoari haien bertaratzea eskertu zien eta ziurtatu du ez duela “inoiz” ahaztuko eta, gogoratu duenez gero, Europako Diamons Tour-aren lehen gaua dela.

"Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du" (elkarrizketa)

Maialen Bilbao: “Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du”

Maialen Bilbao 18 urteko dantzari Laudioarra da. Txikitatik dantzatzeko grina izan du eta gaur egun Ballet dantzari profesionala izateko behar diren maila guztiak gainditu ditu. Dantzatzen segitzen du eta gainera Ballet-eko irakaslea da. Dantza eta ikasketak tartekatzen ditu eta bere esperientziaz mintzatu da elkarrizketa honetan.

Izaskun FRESNO
1.-Oso gaztea zara baina noiztik datorkizu dantzari izateko grina?
Dantzaria izateko grina txikitatik izan dut, zehazki 13 urtez nire Balleteko irakaslea izan dena ikusi nuenean dantza egiten. Dantzatzea betidanik gustatu egin zait baina Ballet-erako grina momentu horretan piztu zitzaidan dudarik gabe, bost urte nituen eta nire ametsa bera bezala dantzatzea bilakatu zen momentu horretatik. Nire herriko akademia batetara apuntatu zidan amak, lehenengo urteak oso politak izan ziren baina denbora joan ahala exijentzia maila handitzen zihoan.

2.-Non hasi zinen dantza egiten?
Nire herrian dantza akademia bakarra dago beraz horretan hasi nintzen 5 urterekin, 12 urterekin teknika hobea nuenean Igor Yebrak Amurrion ireki zuen dantza akademia bat eta nire etorkizunerako hoberena izango zela pentsatu nuen beraz hara joan nintzen. 3 urtez egon eta gero Laudiora bueltatu nintzen berriro gainera, 5 urteko umeei Ballet klaseak ematen hasi nintzen akademia honetan beraz oso gustura ibili nintzen.

3.- Betidanik entzun da Ballet-a praktikatzea inplikazio maila handia dakarrela, egia da hori zure ustez?
Bai dudarik gabe Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du, egunero gutxienez 3 ordu pasatzen ditut entrenatzen eta ostiral eta larunbatetan 5 ordu. Ez da bakarrik koreografia bat ikastea baita ere gorputz-espresioa landu behar da, malgutasuna, dietak…

4.- Ikasketak eta dantza tartekatzea oso zaila egiten zaizu?
Bai, gainera orain batxilergoko bigarren mailan inoiz baino zailagoa egiten ari zait bi gauzak tartekatzea, guztiok dakigun bezala batxilergoan azterketak etengabe egiten dira eta nire lagunentzako edo nire familiarentzako denbora gutxi geratzen zait. Hala ere, espero dut unibertsitatean nire aisialdirako denbora gehiago izatea.

5.-Zeintzuk dira kirol honek dituen gauza positibo eta negatiboak?
Kirol guztietan bezala abantaila eta desabantaila ugari daude, nire ustez abantaila garrantzitsuena poztasun edo satisfazio pertsonala izango litzateke, koreografia bat hilabeteak eta hilabeteak prestatzen egon eta gero ondo ateratzen zaizula ikusterakoan. Desabantaila nagusiena lehen esan bezala inplikazio eta esfortzu maila izango litzateke dudarik gabe.


6.-Zenbat sari irabazi dituzu zure ibilbide motzean?
Momentuz egin ditudan lehiaketa guztiak Espainian izan dira, nire dantza taldearekin bi sari irabazi ditut Haroko “Certamen Nacional de Danza”n, eta banakako sariei dagokionez tarragonako “AMATEUR DE DANZA”saria irabazi nuen 2010 eta 2013an. Beste lehiaketa batzuetan parte hartzeko gogo handia dut.

7.- Zer motatako prestakuntza fisikoa behar da Ballet-eko dantzari on bat izateko?
Esan dudan bezala, ez da erraza Ballet-eko dantzari profesionala izatea, nire kasuan profesionala izateko behar diren 9 mailak gainditu ditut baina alegia, esfortzu handiarekin. Hasteko adore eta kemena izan behar da, bestela ez zoaz inora, noski iraunkortasun eta pertseberantzia ere bai. Prestakuntza fisikoari dagokionez egunero 3 edo 4 orduz entrenatu behar duzu, batez ere malgutasuna, gorputz espresioa eta erritmoa.  

8.-Beste lanbideren bat gustatzen zaizu dantzaria izateaz aparte?
Argi daukadan gauza bakarra kirolaren munduan lan egin nahi dudala da. Seguru asko dantzaria izatetik ez dudala jango baina horregatik, hezkuntza fisikoko irakaslea izatea da nire ametsa momentu honetan, unibertsitatera sartzeko eskatzen den nota nahiko altua da beraz, azterketa garaian dantza pixka bat aldentzen dut.

9.-Zure familia alde agertu da zure dantzari izateko erabakiarekin?
Inoiz ez dut inolako arazorik izan alde horretatik, nire gurasoek eta ni ahizpek nitaz arro egon dira betidanik eta egiten ditudan erabaki guztietan nirekin ados daude. Egia da nire gurasoek ikasi behar dudanaren ideia sartu didatela txikitatik eta dantzaz aparte, ikasteko asmoa izan dut beti.

10.-Zer hartu behar du kontutan pertsona batek okupazio hau gustatzen zaion jakiteko?           

Neskatxa asko hasten dira Ballet-aren munduan baina gutxi batzuk segitzen dute oraindik, oso erraza da dantzari izan nahi duzula esatea baina benetan okupazio hau gustatzen zaion jendeak bokazioa du batez ere. Honetara jardutea erabakitzen duenak argi izan behar ditu lehen esandako hainbat faktore: iraunkortasuna, esfortzua, pertseberantzia…

53 hildako eta 70 zauritu Arrigorriagako sute batean (albiste)

53 hildako eta 70 zauritu Arrigorriagako sute batean

Konponketa lanak egiten ari zirela dio lehenengo hipotesiak
·       
  •     107 bizilagun daude etxebizitza berri baten zain

Izaskun FRESNO

53 hildako eta 70 zauritu utzi ditu atzo gauen Arrigorriagako Abusu auzoan gertatutako suteak. Ezbeharra gaueko hamaikak inguru gertatu zen, Abusu auzoko Santa Isabel kaleko soilaru batean sute bat hasi zenean. Horietako gehienak, erreta edo kea arnasteagatik zendutakoak.
         
          Andoni Sagastizabalek, Ertzaintzako sarjentua, atzo goizean egindako komunikatuan adierazi duenez, bi dei anonimo  jaso zituen larrialdietako zerbitzuak gaueko hamaikak aldera baina biek telefonoa eskegi zuten. Dei anonimo horien ondorioz AZ43 patruila gertakariaren lekura joan ziren eta eta handik informatu zuten sute bat zegoela Santa Isabel auzoko 43. zenbakian, 7. edo 8. soilaruan hain zuzen ere.
           
       Sagastizabal sarjentuak esan duen bezala, Ertzaintzako patruila sutera heltzerakoan iskanbila handia zegoen eta dirudienez, egoera oso larrian zeuden bertako bizilagunak beren burua leihoetatik botatzeko prest zeuden. Momentu horretan AZ43 patruilak, laguntza eskatu zuen eta guztira 12 anbulantzia eta 200 suhiltzaile bertara gerturatu ziren. Oso modu profesionalean, poliziak babes hesi bat osatu zuten Santa Isabel auzoan, ezbeharra larriagoa izan ez zedin.
o   Suhiltzaileek 5 ordu eman zuten sua amatatzen

     Ertzaintzako sarjentuak egindako komunikatuan bi hipotesi posible adierazi zituen. Lehenengo hipotesiaren arabera, konponketa lanak egiten ari ziren ezbeharra gertatutakoan. Bigarrenaren hipotesia, zirkuitu labur batek eragin zezakeela da baina oraindik ikerketa lanean dabil Ertzaintzak. Orain, eraikinaren segurtasun eskasa dela eta, 107 bizilagun Bilboko polikiroldegian daude etxebizitza berri baten zain
          
Eskerrak eman
Andoni Sagastizabalek atzoko komunikatuan eskerrak eman zizkien ezbeharra larriagoa ez izatera lagundu zuten guzti horiei. Biziki eskertu nahi du herritarren konpromisoa osatutako babes hesia errespetatzeagatik. Suhiltzaileek 5 ordu eman zuten sua amatatzen, baina hauen eta anbulantzien jokaldiari esker bizitza asko salbatu izan ziren. 

nekazari gazte bat hil da gaubean (albistea)

Nekazari gazte bat hil da Gaubean (Araba)

Traktorearekin lanean zegoela ibilgailua irauli zen gaztea haren azpian harrapatuz
·       Astebetean modu berean hil den bigarren langilea da

Izaskun FRESNO

25 urteko nekazari bat hil zen atzo Gaubean (Araba) lanean ziharduela. Arratsaldeko laurak aldera jazo zen ezbeharra. Dirudienez, baserri baten inguruko lur sailetan traktorearekin lanean ari zen gaztea eta ustekabean ibilgailua irauli, eta haren azpian harrapatuta geratu zen. Hartutako kolpearen eta egindako zaurien ondorioz, momentuan bertan hil zen. Ertzaintzak istripuaren zergatiak ikertzen ari da atzotik.

      Astebetean modu berean hil den bigarren langilea da. Joan den asteartean, oso antzeko baldintzetan jazotako beste istripu batean, 42 urteko nekazari bat hil zen Urrotzen (Nafarroa). Xebe Matxiñena traktorearekin belarra mozten ari zen Urrozko Iriartekoborda baserriaren inguruko lur sailetan, bere traktorea pendizean behera joan eta irauli egin zen, gidaria azpian harrapatuz.

·       Urtea hasi zenetik, 34 langile hil dira Euskal Herrian. Iaz 80 langile hil ziren, eta duela bi urte, 112
                                                                    
   Orain astebete, baserritarrek denbora gutxi eta lan asko izaten dutela zioen LAB sindikatuak, Matxiñenaren heriotza gaitzesteko hedabideetara igorritako ohar batean. Ostegunean, gainera, LABek deituta elkarretaratzea egin zuten Donezteben, istripu oro gaitzesteko eta prebentzio neurriak eskatzeko.

Lanean hildakoak

LABen arabera, urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile zendu dira Euskal Herrian, lanean ari zirela izandako ezbeharretan. Iaz 80 langile hil ziren, eta duela bi urte, 112. EHENk dio ekoizpen eredua dela istripuen eragilea. Nekazaritza sektorean gertatzen diren lan istripu gehienen atzean ekoizpen eredu bera dagoela uste du EHNEk. Ahalik eta gehien produzitzea helburu duen eredu industriala bultzatzeak, nekazarien lanaldiak luzatu egiten dituela gaitzetsi du, “askotan baldintza txarretan gainera”. 

"idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu" (elkarrizketa)

Izar Mendiguren, kazetaria: “idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu

Kazetariaz aparte Izar Mendiguren bertsolari ospetsua da

Izaskun FRESNO
Izar Mendiguren Cosgaya 25 urteko kazetaria da, Laudion jaio eta bizi dena. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien ikaslea izan eta gero bere lehenengo hastapenak Aiarako Irratian eman zituen. Gaur egun airaldea.com-eko kazetaria da eta Laudioko eta inguruko berriak ematen ditu. Gainera, Euskal mailan bertsolaririk garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Hortaz eta gehiagoz mintzatu da hurrengo elkarrizketan.


Ume guztiek bezala txikitan medikua edota albaitaria izateko asmoa zuen, baina matematiken aurrean jarri eta gero 15 edo 16 urterekin kazetaria izateko grina piztu zitzaion. Idaztea, irakurtzea eta gaurkotasunaren mundua betidanik gustatu zaio Izar Mendigureni. Beraren ustez, ikasten zauden bitartean ez duzu gainera etortzen zaizuna imajinatzen baina irakasleek unibertsitatean gauzak nahiko latz jartzen dizkizute etorkizunean lanean egingo dituzun gauzetara ohitzeko.

       Orain dela 2 urte Aiaraldea.com-en hasi zen lanean eta oso gustura dabil, “ez da beste hedabideen modura lan egiten” dio Izar Mendigurenek, hedabide oso txikia da beraz langile guztiok ezagutzen dira eta gainera etxetik hurbil beraz ezer gehiago ezin duela eskatu dio Aiaraldea.com-eko kazetariak. Berak dioenez, krisi egoera honetan lana daukatenok ezin dira kexatu,  oso txarto pasatzen ari den jendea dagoelako.

       Ikasten zenbilen bitartean aiaraldea.com hedabidea ez zen existitzen beraz ez zuen imajinatzen hor lan egingo zuenik, bere burua beti beste hedabide batzuetan irudikatzen zuen, Eitb-n, Radio Ayalan… Hala ere, oso zorte ona izan zuen eta berehala deitu zioten airaldea.com-etik. Berak dioenez, “krisi egoera honetan lana daukagunok ezin gara kexatu,  oso txarto pasatzen ari den jendea dagoelako”.

      Bere lanean ez ditu gauza berdinak egiten egunero baina normalean kazetari guztiek bezala berriei buruzko informazioa bilatu, prentsa hitzaldietan parte hartu, argazkiak eta kazetaritza mezua sortzeko beharrezkoa den guztia egiten du. Informazioa bere eskuetan dagoenean, hautatu, prozesatu eta kazetaritza mezua prestatzen du, amaitzeko gaur egungo teknologiak ematen dizkion tresnekin berria lantzen du.

       Kazetari izatearen abantaila bat aipatzerakoan jendea lagundu dezakezula esan du Izar Mendigurenek, “idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu”.  Beraren ustez desabantailak asko dira lan honetan, garrantzitsuena oso gutxi baloratzen dituztela kazetariak, lan mordoa egiten dute eta hedabide garrantzitsu batean ez badaude lan egiten soldata oso eskasa da. Beste desabantaila bat ordutegiak dira, ez dira bulego batean betetzen diren ordutegiak bezalakoak, berria ateratzen den momentua ezin da aukeratu eta zure bizitza modu batez lanaren menpe gelditzen dela ziurtatu du Airaldea.com-eko kazetariak.

       Aiaraldean jaio, lan eta bizi diren herritarren talde bat dira Aiaraldea.com-eko langileak. Amurrion, Artziniegan, Arrankudiagan, Arespalditzan, Laudion, Orozkon, Okondon eta Urduñan bizi dira eta herriarekiko loturak, jakin minak eta saltsak bultzatu ditu proiektu hau sortu eta ilusioz abian jartzera. 18 eta 36 urte bitarteko ia 50 lagun ari dira lanean: bideo editoreak, kameralariak, elkarrizketatzaileak, hizkuntza zuzentzaileak, kazetariak, web masterrak, argiztapen eta audio teknikariak …

       Egunero berri hunkigarriak idazten ditu zoritxarrez, eta krisialdia hasi zenetik are gehiago. Gaur egun Laudion eta inguruko enpresa asko eta asko ari dira haien eskubideak aldarrikatzen eta egunero gai horretako berri txarrak idazten ditu Izar Mendigurenek. Errazagoa izango litzateke berri onak idaztea baina “modu honetaz jendea lagundu badezaket ez dut inoiz ere ez bizitzen ari garen errealitatea ezkutatuko” baieztatu du kazetariak.

       Bertsolaritza munduari buruz hitz egiterakoan elkarrizketatuak dio ez dela zaila lanak aldi berean burutzea, berarentzako bertsolaritza “hobby” bat baita. Kazetaritza bere eguneroko lana da eta bertsolaritza gustatzen zaiolako egiten du. Haietako lan bat hautatu behar balu, zalantzarik gabe bertsolaritza mundua aukeratuko luke betidanik gustatu zaiolako eta gainera bere hobbya praktikatzeagatik ordaindua izatea edonoren ametsa delako, hala ere “oso zaila edo ezinezkoa da bertsolari gisa bizi izan ahal izatea” Izar Mendigurenen ustez.