Maialen Bilbao: “Ballet-ak inplikazio maila asko
eskatzen du”
Maialen Bilbao 18 urteko dantzari Laudioarra da.
Txikitatik dantzatzeko grina izan du eta gaur egun Ballet dantzari profesionala
izateko behar diren maila guztiak gainditu ditu. Dantzatzen segitzen du eta
gainera Ballet-eko irakaslea da. Dantza eta ikasketak tartekatzen ditu eta bere
esperientziaz mintzatu da elkarrizketa honetan.
Izaskun
FRESNO
1.-Oso gaztea zara baina noiztik datorkizu dantzari
izateko grina?
Dantzaria
izateko grina txikitatik izan dut, zehazki 13 urtez nire Balleteko irakaslea
izan dena ikusi nuenean dantza egiten. Dantzatzea betidanik gustatu egin zait
baina Ballet-erako grina momentu horretan piztu zitzaidan dudarik gabe, bost
urte nituen eta nire ametsa bera bezala dantzatzea bilakatu zen momentu
horretatik. Nire herriko akademia batetara apuntatu zidan amak, lehenengo
urteak oso politak izan ziren baina denbora joan ahala exijentzia maila
handitzen zihoan.
2.-Non hasi zinen dantza egiten?
Nire herrian
dantza akademia bakarra dago beraz horretan hasi nintzen 5 urterekin, 12
urterekin teknika hobea nuenean Igor Yebrak Amurrion ireki zuen dantza akademia
bat eta nire etorkizunerako hoberena izango zela pentsatu nuen beraz hara joan
nintzen. 3 urtez egon eta gero Laudiora bueltatu nintzen berriro gainera, 5
urteko umeei Ballet klaseak ematen hasi nintzen akademia honetan beraz oso
gustura ibili nintzen.
3.- Betidanik entzun da Ballet-a praktikatzea
inplikazio maila handia dakarrela, egia da hori zure ustez?
Bai dudarik gabe
Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du, egunero gutxienez 3 ordu pasatzen
ditut entrenatzen eta ostiral eta larunbatetan 5 ordu. Ez da bakarrik koreografia
bat ikastea baita ere gorputz-espresioa landu behar da, malgutasuna, dietak…
4.- Ikasketak eta dantza tartekatzea oso zaila
egiten zaizu?
Bai, gainera
orain batxilergoko bigarren mailan inoiz baino zailagoa egiten ari zait bi
gauzak tartekatzea, guztiok dakigun bezala batxilergoan azterketak etengabe
egiten dira eta nire lagunentzako edo nire familiarentzako denbora gutxi
geratzen zait. Hala ere, espero dut unibertsitatean nire aisialdirako denbora
gehiago izatea.
5.-Zeintzuk dira kirol honek dituen gauza positibo
eta negatiboak?
Kirol guztietan
bezala abantaila eta desabantaila ugari daude, nire ustez abantaila
garrantzitsuena poztasun edo satisfazio pertsonala izango litzateke,
koreografia bat hilabeteak eta hilabeteak prestatzen egon eta gero ondo
ateratzen zaizula ikusterakoan. Desabantaila nagusiena lehen esan bezala
inplikazio eta esfortzu maila izango litzateke dudarik gabe.
6.-Zenbat sari irabazi dituzu zure ibilbide motzean?
Momentuz egin
ditudan lehiaketa guztiak Espainian izan dira, nire dantza taldearekin bi sari
irabazi ditut Haroko “Certamen Nacional de Danza”n, eta banakako sariei
dagokionez tarragonako “AMATEUR DE
DANZA”saria irabazi nuen 2010 eta 2013an. Beste lehiaketa batzuetan parte
hartzeko gogo handia dut.
7.- Zer motatako
prestakuntza fisikoa behar da Ballet-eko dantzari on bat izateko?
Esan
dudan bezala, ez da erraza Ballet-eko dantzari profesionala izatea, nire kasuan
profesionala izateko behar diren 9 mailak gainditu ditut baina alegia, esfortzu
handiarekin. Hasteko adore eta kemena izan behar da, bestela ez zoaz inora,
noski iraunkortasun eta pertseberantzia ere bai. Prestakuntza fisikoari
dagokionez egunero 3 edo 4 orduz entrenatu behar duzu, batez ere malgutasuna,
gorputz espresioa eta erritmoa.
8.-Beste lanbideren bat gustatzen zaizu dantzaria
izateaz aparte?
Argi daukadan
gauza bakarra kirolaren munduan lan egin nahi dudala da. Seguru asko dantzaria
izatetik ez dudala jango baina horregatik, hezkuntza fisikoko irakaslea izatea
da nire ametsa momentu honetan, unibertsitatera sartzeko eskatzen den nota
nahiko altua da beraz, azterketa garaian dantza pixka bat aldentzen dut.
9.-Zure familia alde agertu da zure dantzari izateko
erabakiarekin?
Inoiz ez dut
inolako arazorik izan alde horretatik, nire gurasoek eta ni ahizpek nitaz arro
egon dira betidanik eta egiten ditudan erabaki guztietan nirekin ados daude.
Egia da nire gurasoek ikasi behar dudanaren ideia sartu didatela txikitatik eta
dantzaz aparte, ikasteko asmoa izan dut beti.
10.-Zer hartu behar du kontutan pertsona batek
okupazio hau gustatzen zaion jakiteko?
Neskatxa asko
hasten dira Ballet-aren munduan baina gutxi batzuk segitzen dute oraindik, oso
erraza da dantzari izan nahi duzula esatea baina benetan okupazio hau gustatzen
zaion jendeak bokazioa du batez ere. Honetara jardutea erabakitzen duenak argi
izan behar ditu lehen esandako hainbat faktore: iraunkortasuna, esfortzua,
pertseberantzia…
No hay comentarios:
Publicar un comentario