Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de junio de 2013

"idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu" (elkarrizketa)

Izar Mendiguren, kazetaria: “idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu

Kazetariaz aparte Izar Mendiguren bertsolari ospetsua da

Izaskun FRESNO
Izar Mendiguren Cosgaya 25 urteko kazetaria da, Laudion jaio eta bizi dena. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien ikaslea izan eta gero bere lehenengo hastapenak Aiarako Irratian eman zituen. Gaur egun airaldea.com-eko kazetaria da eta Laudioko eta inguruko berriak ematen ditu. Gainera, Euskal mailan bertsolaririk garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Hortaz eta gehiagoz mintzatu da hurrengo elkarrizketan.


Ume guztiek bezala txikitan medikua edota albaitaria izateko asmoa zuen, baina matematiken aurrean jarri eta gero 15 edo 16 urterekin kazetaria izateko grina piztu zitzaion. Idaztea, irakurtzea eta gaurkotasunaren mundua betidanik gustatu zaio Izar Mendigureni. Beraren ustez, ikasten zauden bitartean ez duzu gainera etortzen zaizuna imajinatzen baina irakasleek unibertsitatean gauzak nahiko latz jartzen dizkizute etorkizunean lanean egingo dituzun gauzetara ohitzeko.

       Orain dela 2 urte Aiaraldea.com-en hasi zen lanean eta oso gustura dabil, “ez da beste hedabideen modura lan egiten” dio Izar Mendigurenek, hedabide oso txikia da beraz langile guztiok ezagutzen dira eta gainera etxetik hurbil beraz ezer gehiago ezin duela eskatu dio Aiaraldea.com-eko kazetariak. Berak dioenez, krisi egoera honetan lana daukatenok ezin dira kexatu,  oso txarto pasatzen ari den jendea dagoelako.

       Ikasten zenbilen bitartean aiaraldea.com hedabidea ez zen existitzen beraz ez zuen imajinatzen hor lan egingo zuenik, bere burua beti beste hedabide batzuetan irudikatzen zuen, Eitb-n, Radio Ayalan… Hala ere, oso zorte ona izan zuen eta berehala deitu zioten airaldea.com-etik. Berak dioenez, “krisi egoera honetan lana daukagunok ezin gara kexatu,  oso txarto pasatzen ari den jendea dagoelako”.

      Bere lanean ez ditu gauza berdinak egiten egunero baina normalean kazetari guztiek bezala berriei buruzko informazioa bilatu, prentsa hitzaldietan parte hartu, argazkiak eta kazetaritza mezua sortzeko beharrezkoa den guztia egiten du. Informazioa bere eskuetan dagoenean, hautatu, prozesatu eta kazetaritza mezua prestatzen du, amaitzeko gaur egungo teknologiak ematen dizkion tresnekin berria lantzen du.

       Kazetari izatearen abantaila bat aipatzerakoan jendea lagundu dezakezula esan du Izar Mendigurenek, “idatzitako berriek transzendentzia badute asko lagundu dezakezu”.  Beraren ustez desabantailak asko dira lan honetan, garrantzitsuena oso gutxi baloratzen dituztela kazetariak, lan mordoa egiten dute eta hedabide garrantzitsu batean ez badaude lan egiten soldata oso eskasa da. Beste desabantaila bat ordutegiak dira, ez dira bulego batean betetzen diren ordutegiak bezalakoak, berria ateratzen den momentua ezin da aukeratu eta zure bizitza modu batez lanaren menpe gelditzen dela ziurtatu du Airaldea.com-eko kazetariak.

       Aiaraldean jaio, lan eta bizi diren herritarren talde bat dira Aiaraldea.com-eko langileak. Amurrion, Artziniegan, Arrankudiagan, Arespalditzan, Laudion, Orozkon, Okondon eta Urduñan bizi dira eta herriarekiko loturak, jakin minak eta saltsak bultzatu ditu proiektu hau sortu eta ilusioz abian jartzera. 18 eta 36 urte bitarteko ia 50 lagun ari dira lanean: bideo editoreak, kameralariak, elkarrizketatzaileak, hizkuntza zuzentzaileak, kazetariak, web masterrak, argiztapen eta audio teknikariak …

       Egunero berri hunkigarriak idazten ditu zoritxarrez, eta krisialdia hasi zenetik are gehiago. Gaur egun Laudion eta inguruko enpresa asko eta asko ari dira haien eskubideak aldarrikatzen eta egunero gai horretako berri txarrak idazten ditu Izar Mendigurenek. Errazagoa izango litzateke berri onak idaztea baina “modu honetaz jendea lagundu badezaket ez dut inoiz ere ez bizitzen ari garen errealitatea ezkutatuko” baieztatu du kazetariak.

       Bertsolaritza munduari buruz hitz egiterakoan elkarrizketatuak dio ez dela zaila lanak aldi berean burutzea, berarentzako bertsolaritza “hobby” bat baita. Kazetaritza bere eguneroko lana da eta bertsolaritza gustatzen zaiolako egiten du. Haietako lan bat hautatu behar balu, zalantzarik gabe bertsolaritza mundua aukeratuko luke betidanik gustatu zaiolako eta gainera bere hobbya praktikatzeagatik ordaindua izatea edonoren ametsa delako, hala ere “oso zaila edo ezinezkoa da bertsolari gisa bizi izan ahal izatea” Izar Mendigurenen ustez.