53 hildako eta 70 zauritu Arrigorriagako sute batean
Konponketa lanak egiten ari zirela dio lehenengo
hipotesiak
·
- 107 bizilagun daude etxebizitza berri baten zain
Izaskun FRESNO
53 hildako eta 70 zauritu utzi ditu atzo gauen Arrigorriagako Abusu auzoan gertatutako
suteak. Ezbeharra gaueko hamaikak inguru gertatu zen, Abusu auzoko Santa Isabel
kaleko soilaru batean sute bat hasi zenean. Horietako gehienak, erreta edo kea
arnasteagatik zendutakoak.
Andoni Sagastizabalek,
Ertzaintzako sarjentua, atzo goizean egindako komunikatuan adierazi duenez, bi dei
anonimo jaso zituen larrialdietako
zerbitzuak gaueko hamaikak aldera baina biek telefonoa eskegi zuten. Dei
anonimo horien ondorioz AZ43 patruila gertakariaren lekura joan ziren eta eta
handik informatu zuten sute bat zegoela Santa Isabel auzoko 43. zenbakian, 7.
edo 8. soilaruan hain zuzen ere.
Sagastizabal sarjentuak
esan duen bezala, Ertzaintzako patruila sutera heltzerakoan iskanbila handia
zegoen eta dirudienez, egoera oso larrian zeuden bertako bizilagunak beren
burua leihoetatik botatzeko prest zeuden. Momentu horretan AZ43 patruilak,
laguntza eskatu zuen eta guztira 12 anbulantzia eta 200 suhiltzaile bertara
gerturatu ziren. Oso modu profesionalean, poliziak babes hesi bat osatu zuten
Santa Isabel auzoan, ezbeharra larriagoa izan ez zedin.
o
Suhiltzaileek
5 ordu eman zuten sua amatatzen
Ertzaintzako sarjentuak
egindako komunikatuan bi hipotesi posible adierazi zituen. Lehenengo
hipotesiaren arabera, konponketa lanak egiten ari ziren ezbeharra
gertatutakoan. Bigarrenaren hipotesia, zirkuitu labur batek eragin zezakeela da
baina oraindik ikerketa lanean dabil Ertzaintzak. Orain, eraikinaren segurtasun
eskasa dela eta, 107 bizilagun Bilboko polikiroldegian daude etxebizitza berri
baten zain
Eskerrak eman
Andoni Sagastizabalek atzoko komunikatuan eskerrak eman zizkien ezbeharra
larriagoa ez izatera lagundu zuten guzti horiei. Biziki eskertu nahi du
herritarren konpromisoa osatutako babes hesia errespetatzeagatik. Suhiltzaileek
5 ordu eman zuten sua amatatzen, baina hauen eta anbulantzien jokaldiari esker
bizitza asko salbatu izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario