martes, 18 de junio de 2013

sare sozialak gure bizitzan murgilduak (erreportai)

Sare sozialak gure bizitzan murgilduak

Milioi bat lagun izateko  amets horretara hurbiltzea gero eta errazagoa da. Sare sozialak , erabat aldatzen ari dira gure auzotar, ezagun, lagun eta lankideekiko harremanak. Batzuek arriskuak ikusten dituzte, baina 900 milioi pertsona baino gehiago jada sare sozialen erakarpenean erori dira.

Izaskun FRESNO

Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du, bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke. Aisialdiko txangoa, hitzordu erromantikoa edo negozio bat adostu daiteke. Aukera asko dira eta bada jarduera jakin batzuetara bideratutako sare sozialik. Aditu batzuek erabateko garrantzia ematen diote, sareko azken boom-a dela esanez. Beste batzuk uzkurragoak dira baina denek garrantzi handia ematen diete sare sozialei.

Sare sozialen arrakasta bat-batekoa izan da. Adituek ez dute aurkitzen harrera hain azkar eta masiboa jaso duen inongo beste produkturik. Tuenti eta Twitter duela lau urte soilik jaio ziren; Facebook, sei, eta MySpace aitzindaria duela zazpi. Gaur, 940 milioi pertsonek erabiltzen dituzte mundu guztian. Facebook  planetako sare sozialen erregina da, ospetsuena. 400 milioi pertsonak darabilte, eta bere kideek herri bateko populazioa eratuko balute munduko hirugarren herririk populatuena izango litzateke Txinak eta Indiak soilik gaindituta.

Zirkulu eta adin espezifiko batzuetan sare zozialetik kanpo gelditzen den norbait aurkitzea zaila da.  Haizea Paris, Gizarte Hezkuntzako ikaslearentzako, zure bizitza publikatzea “oso arriskutsua da”. Hainbat gizakientzako ezinbesteko gauza bihurtu arren, bere izen erreala ematea eta bere ezagunak gehitzearen truke edozeinek parte har dezakeen web-orria baino ez da. Behin barruan, testuak, argazkiak ,estekak eskegitzen dira,  jokoetara jolasten da eta zaletasunak edo egunerokoa publikatzean datza.

Orain dela urte batzuk soilik  hiru sare sozialen parte ginen: bizi ginen lekukoa, familiarena eta lanekoa, haien artean teilakatzen zirenak. Gaur, sare sozial ugariren parte izan zaitezke batera eta, gainera, zuk aukera ditzakezu. Lehen, leku batean bizi ziren eta leku horretako jendearekin zituzten harremanak . Orain, mundua izugarri handitu daiteke,  planetako beste puntako zaletasun komun bat soilik elkartzen dituen pertsonekin hitz egin dezaketelako.

Espainia sareez maitemindu da berehala, lau milioi erabiltzaile aktibotatik zortzi milioi baino gehiagotara pasatu da  urte batean. Nahiz eta Internetera berandu  iritsi eta  baserri-zonetako sarbidean, etxetiko konexioetan eta banda zabalaren prezioan arazoak  sortu, teknologia mugikorretan eta sare sozialeko hartzean liderrak direla  jakiteak ustekabean harrapatzen du. Hala ere, hainbat ikerketen arabera sare sozialak gehien erabiltzen dituen herrialdea da Espainia, Brasilen atzean. Lau internautatik  hiruk bisitatzen dituzte, gainera denbora asko eskaintzen diete. Zehazki, hilabetero 5,3 ordu laguneko, Errusiak, Brasilek, Kanadak eta Puerto Ricok, soilik gaindituta.


Zergaitik sare sozialenganako zukar hau?
Ikerkertek diotenez Espainiar izaera hipersozialarekin bat etortzen direlako da. Zifrak elikatzen dituen beste faktorea demografikoa da. Gure herriko Internet erabiltzaileak gazteak dira batez ere, sareen zaleagoak diren adin tartea . Bi urte baino gutxiagotan nerabeen % 80ak sare sozialetan parte hartzen zuen, publizitaterik gabe, soilik ahoz ahoko hizkuntzarekin eta lagunen eta senideen bidez.  Orain, tuenti-a  umeengana iritsi da, nahiz eta Espainiko sare sozialek teorian soilik 14 urteko zaharretarago onartu, oso erraza egiten zaie bere adinari buruz gezurra esatea. 1. DBHeko mutilen % 40ak sare sozialak darabilte . Helduak ez bezala, etxera iristen direnean harremanetan egoten jarraitzen dute ikusi berriak dituzten lagunekin. Hala ere, “tuentia hilik dago, oso denbora gutxi geratzen zaio desagertzeko”, baieztatzen du Ainhize Ugarte sare sozialen ohiko erabiltzaileak.

Adituek diotenez hainbat mito daude sare sozialen munduan, batez ere gurasoek sortutakoak. Lehen mitoa: txarrak dira. Itziar Hierro Olabarria soziologo Laudioarrak dio hau ez dela egia, sozializazio-tresna bat direla, bere autoestimua eta trebetasun sozialak hobetzen dituztela segurtasun-gabezia bereizgarri den unean, nerabezaroan. Bigarren mitoa: bere erruagatiko egun guztian etxean itxita daude. Soziologo Laudioarraren ustez ez da benetakoa, lagunekin irtetea internet baino gehiago gustatzen zaie kasu gehienetan, sareak ez dira ordezko bat, baizik eta osagarri bat. Hirugarren mitoa: bere erruagatik huts egiten dute eskolan.Itziar Hierrok pentsatzen du alderantziz dela, errendimendua hobeto dutenek darabiltzatela. Kalifikazio hobeak ateratzen dituzten mutilak helduenak izan ohi dira eremu sozialean hainbat ikerketen ustez.

Mundu guztia Facebook-en badago eta gazteak Tuenti-n badaude, eragin handikoak Twitter-en daudela esan ahal izango litzateke. Sareetako sinpleena da, 140  karaktereko mezuak  jarraitzen dieten haiei bidaltzean eta jarraitzen dituzten pertsonen mezuak jasotzean datzalako. Bere lañotasunean bere boterea dago. Ez du balio argazkiak igo edota gogoeta luzeak idazteko, baina bai erabiltzaileek une bakoitzean egiten duteneko informazioa xehetasun ororekin publikatzeko. Bere hazkundea esponentziala izan da: 2009ko urrian jada milioi askotako akordiora iritsi zen Google eta Bing bilatzaile apartekin.

2008ko azaroan Barack Obama Estatu Batuetako lehendakaria bihurtu zenean nolabait bere Internet-erabilera magistralari esker, munduak sareen eragin errealaz ohartu zen. YouTube , Facebook, Flickr eta Twitter eta iPhone-etako aplikaziok erabili zituen bere kanpaina politikoan jendea bere botoa ematera animatzen.

Sare sozialek arrakasta handia badute ere,  inork ez daki hain bizkor iritsi ziren bezala desagertuko den moda diren edo ez. Lehenago genituen erremintekin baino hobeto komunikatzeko balio dutelako funtzionatzen dute. Baina bihar komunikazio hobeko era agertzen bada, sare-lekuak hutsik utzi ahal izango lituzke. Oraingoz, kaos horren erdian, pertsonak inoiz baino konektatuago daude.





ITURRIAK:


No hay comentarios:

Publicar un comentario