Merkataritza
Elektronikoa. Bai edo ez?
Estatu espainiarrean azkar hazten ari da merkatu
elektronikoa
Izaskun Fresno
Kontsumitzaileek,
inoiz baino argiago dute internet kanal oso garrantzitsua dela erosketak
egiterako orduan eta informatzerako orduan. Gero eta gehiago dira etxetik atera gabe, saltokietan zer eskaintza
dauden begiratu eta bidaiak, hegaldiak, arropa, kirola egiteko materiala,
liburuak edo aldizkariak erosten dituzten herritarrak Europar Batasunean. Hala
eta guztiz ere, jendeak norbere herrialdetik kanpo erosteko trabak dituela
ohartarazi du Europako Batzordeak.
Internet
bidezko erosketak gero eta ohikoagoak dira Europar Batasunean, hala ere,
herrialdeen arteko salerosketak egiteko jarritako eragozpenak garapena
mantsotzen ari da.
Gaur egungo joeren
azterketa zehatza egin du Europako Batzordeak eta herrialdez herrialde gehien
erosten dituzten gaiak zeintzuk diren begiratu dute. Orokorrean, bidaiak eta
oporretako paketeak erosten ditu jendeak gehien, arropa eta kirolerako
materiala ere bai, eta liburu eta aldizkariek arrakasta dezente dute.
2006 eta 2008
artean Interneten gutxienez produktu bat erosi zutenen ehunekoa %27tik 33ra igo
zen; zenbaki horiek, ordea, ez dute erosketa elektronikoek Britainia Handian,
Estatu frantsesean edota Alemanian duten arrakasta itzela islatzen. Horietan
Interneteko erabiltzaileen erdiak baino gehiagok eskuratu zuen produktu edo
zerbitzuren bat joan den urtean. Iparraldera jotzen badugu, zenbakiak oraindik
altuagoak direla ikusiko dugu: Danimarkan, Suedian, Norvegian, Finlandian eta
Islandian %91k erosi zuten zerbait online.
Estatu
espainiarrean ehunekoa anitzez txikiagoa den arren (%20), azkar hazten ari da
bertan merkatu elektronikoa, Italian bezalaxe. Iraia Arza interneten bitarteko
kontsumitzaile ohia da eta beraren ustez etxetik mugitu gabe denda guztietako
produktuak konparatzeko eta garraioan dirua aurrezteko aukera aparta da.
Europako
Batzordeak txostenean nabarmendu duenez, merkatuak azkar hazten ari badira ere,
Europar Batasuneko kide gutxik egiten dituzte mugaz gaindiko erosketak
oraindik: iaz %7k eta 2006an %6k. Hainbat arrazoi egon daitezke horren
gibelean: hizkuntza arazoak, arauek jartzen dituzten oztopoak eta konfiantza
falta.
Internet
bitartez erosteak, oraindik, nolabaiteko zuhurtasuna eragiten du gure
herrialdeko erabiltzaileen artean. Itziar Urkijo 25 urteko merkataritza
elektronikoko kontsumitzaile ohiaren ustez mesfidantza guzti horiek “iraganaren gauza dira”, gaur egun internetetik
erostea oso kontrolatuta baitago. Baina gero eta gehiago dira eskaintza zabalagoa eta
aurrezpen handiagoa (bitartekari-kopurua eta garraio-gastuak murriztean)
dakartzan erosketaren aldeko aukera egiten dutenak. Imajina dezakezun edozein
gauza eros dezakezu sagua klikatze soilarekin. Baina dudarik gabe, promozio eta
eskaintzak kontuan hartu gabe, interneten erostearen alde positiboetako bat
erosotasuna dugu. Etxetik irten gabe, denetarik eros dezakegu, jende pilaketak eta baita ilara luzeak
saihestuz .
Produktu
demandatuenen artean, kontsumitzaileek adierazten dute arropa edo liburuak
direla gehien erosten duten produktuak. Epe luzera erreparatuz, hau da,
etorkizunean erabiliko duten produktu edo zerbitzuei erreparatuz, bidaiak
aurkitzen ditugu. Hau da, hegazkinerako billeteak. Maider San Martin 20 urteko
neska da eta inoiz ez du interneten bidez ezer erosi, beraren ustez “kreditu
txartelaren datuak interneten sartzea oso arriskutsua iruditzen zait , hala
ere, noizbait internet bidez erosten badut eta ez bada ezer gertatzen seguraski
errepikatuko dudala”.
Sareak
azken urteetan izandako gorakadak informaziora askoz ere sarrera hobea eta
gizarte-sareen hedapena ekartzez gain, “merkataritza elektronikoa” deituari ere
bide eman dio. Aukera hori gure herrialdean Europako aldameneko herrialdeetan
bezain sendotua ez badago ere, gero eta jarraitzaile gehiago ditu. 2008an,
merkataritza elektronikoa aurreko urtearekiko %40 gehitu zen Espainian; 5.000
milioi euroko negozio-bolumena gainditu da eta onuradun nagusiak
bidaia-agentzien hegazkin-txartelen eta treneko txartelen salmenta eta
turismo-eskaintzak izan dira.
Aurrezpena
garraioan
Bitxia
iruditu arren, garraioa, edota garraiorik eza, da horrelako transakzioak
ordenagailu bitartez egitearen abantaila nagusietako bat. Joan-etorri ugari
aurrezteko ematen digun aukerak kontsumitzailearentzat denbora eta dirua
aurrezteko iturri bihurtu ditu online erosketak. Horrek, gainera, hiri
handietako komunikazio-bideak arinduko ditu eta, baita, bere ekarpena egin
ere berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa murriztean.
Erosketa-lekura joan beharrik ez izateaz gain, aldez aurretik prezioak edo
produktuak alderatzeko bisitatu ohi ditugun denda desberdinetara joan beharrik
ere ez dugu izango, zeinak, fisikoki normalean bata bestearengandik aldenduta
egoten diren.
Garraioaren
arrazoizko erabilera hori saltoki handiek ( Eroski, Mercadona edo Carrefour) eskaintzen duten erosketak etxera eramateko zerbitzuaren erabileran ere
islatzen da. Saltoki handi horien web orrian erosketak etxetik edo bulegotik
egin ditzakegu eta etxean jaso 6-9 euroko gainordain aldakor baten truke.
Kontsumitzailearentzat erosoagoa izateaz gain, sistema horrek erabiltzaile
bakoitzak bere ibilgailu partikularrean merkataritza-zentrora egiten dituen
joan-etorriak banatzaile komun bakarraren joan-etorriez ordezkatzeko aukera
ematen du.
Ondorio nagusiak
Kontsumitzaileek
bereziki estimatzen dute prezioak konparatzeko aukera, baita eskaintza eta
hornitzaile ugari izatea ere. Gaitzesten dituzten elementuak, berriz,
produktuei buruzko informazio iluna, publizitatea, intimitatea ez babestea,
konfiantza falta eta gaiak itzultzeko aukerarik ez izatea dira.
Aurrerago aipatu
den bezala, mugaz gaindiko merkataritzak aukera anitz ematen ditu, baina ez
dituzte aprobetxatzen. Adibidez, merkatari gehienek dute webgunea eta, beraz,
munduko kontsumitzaile guztiek ikus dezakete; minorista gehienek, ordea, barne
merkatua herrialdeka banatuta dagoela uste dute, eta salmentei uko egin edo
kontsumitzaileak jatorrizko herrira bideratzen dituzte sarri.
Merkatari eta
kontsumitzaile gehienentzat hizkuntza oztopo bada ere, Batzordeak ez du arazoa
puztu nahi, minoristen %60 salerosketak hizkuntza batean baino gehiagotan
egiteko prest baitaude.
ITURRIAK:
·
http://www.diarioinformacion.com/elda/2012/11/08/compra-online-calzado-consolida-habitos-consumo-universitarios/1312931.html
· http://www.marengostyle.com/blog/2012/08/21/moda-en-internet-cada-vez-mas-facil/
- · Iraia Arza eta Itziar Urkijori eginiko elkarrizketa laburrak merkataritza elektronikoko erosle ohi bezala eta Maider San Martineri eginiko elkarrizketa inoiz ez duelako interneten bidez ezer erosi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario