Partida
grisa eta garaipen bikaina
Izaskun
FRESNO
Bilboko Athletic
Club-ek garaipena lortu du Mallorcaren kontra (2-1), euskaldunek Aduriz-en eta
Llorente-ren bi golekin irabazi dute, lortutako emaitza honek, maila gorenean jarraitzeko
ziurtagiria eman die.
Mallorcark berriz, Ligaren 35. Jaurdunaldi honetan agur esaten hasten die maila gorenean geratzearen aukerei.
Mallorcark berriz, Ligaren 35. Jaurdunaldi honetan agur esaten hasten die maila gorenean geratzearen aukerei.
Gregorio Manzanoren taldea,
ligan azken sailkatua, salbazioaren lau puntutara dago, bitartean, lehiakideen
emaitzen zain gelditzen da lehiaketaren amaierarako hiru jardunaldi gelditzen
direlarik.
Partiduaren
lehenengo zatia, Marcelo Bielsa-ren taldearen partetik kontrolatuta egon
zen. Adurizek buruarekin sartutako golaren ondorioz, euskaldunek gora egin
zuten partidua argituko zuen bigarren gol baten bila. Mallorcak, Lehenengo
mailan mantentzeko aukerak arriskuan jarriz, joko erasotzaileago batekin apustu
egin zuten, arbitroak laster jokoa geldiarazi zuen gehiegizko faltengatik.
Fontás-ek baloia eskuarekin ukitu zuen area barruan, akzio honek jokalariaren
kanporaketa eta Athleticen aldeko penalti bat sortarazi zuen, Aouate,
Mallorcako atezainak geldituko zuena. Arbitroak
jokaldiaren jarraipenean Muniainek sartutako legezko gola baliogabetu
zuen.
Aldageletatik
pasatu ondoren, Mallorcak Gorka
Iraizoz-en atera gehiago hurbildu nahi izan zen. 47. minutuan, marrazainak
Ander Herreran beste legezko gol bat baliogabetu zuen, dirudienez jokoz kanpoko
jokaldi batengatik.
Bielsak, zoria
aldatzeko asmoarekin, Llorente sartu zuen zelaira Adurizen ordez, azkenaldian
bezala jokalari nafarrak txistualdi izugarria jaso zuen, bere taldetik joateko
nahiagatik. Minutuak pasatzen ziren eta bi taldeek hainbat aukera izan zuten baina
markagailura igo gabe.
Amaitzeko
hamabost minutu geratzen zirenean, partidua ero bilakatu zen. Llorenteren
golarekin 2-0 markatzen zuen markagailuak, honekin Mallorcak, gertatzeko zorian
egon zen heroitasun bat egiten saiatu zen. Llorenteren golaren bi minutu
ondoren, Giovanni dos Santosek zuzeneko falta bat Gorkaren atean sartu zuen,
gol honekin San Mamesera mugitu ziren Mallorcako zale guztiak bere jokalarien
espirituarekin kutsatzen ziren eta taldeari adore ematen zioten
itxaropena bizirik mantentzen zuen emaitza lortzeko.
Azkeneko
minutuetan Dos Santosen beste falta baten ondorioz, berdinketa osatzeko zorian egon zen partidua.
Denbora gehigarrian sartuta, Mallorcak bigarren kanporaketa jasan zuen,
oraingoan Ximo izan zen kanporatua Susaetari eginiko sarrera gogor baten
ondorioz, minutu batzuk geroago Athleticek partidua ixten zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario