Mostrando entradas con la etiqueta dantzaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta dantzaria. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de junio de 2013

"Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du" (elkarrizketa)

Maialen Bilbao: “Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du”

Maialen Bilbao 18 urteko dantzari Laudioarra da. Txikitatik dantzatzeko grina izan du eta gaur egun Ballet dantzari profesionala izateko behar diren maila guztiak gainditu ditu. Dantzatzen segitzen du eta gainera Ballet-eko irakaslea da. Dantza eta ikasketak tartekatzen ditu eta bere esperientziaz mintzatu da elkarrizketa honetan.

Izaskun FRESNO
1.-Oso gaztea zara baina noiztik datorkizu dantzari izateko grina?
Dantzaria izateko grina txikitatik izan dut, zehazki 13 urtez nire Balleteko irakaslea izan dena ikusi nuenean dantza egiten. Dantzatzea betidanik gustatu egin zait baina Ballet-erako grina momentu horretan piztu zitzaidan dudarik gabe, bost urte nituen eta nire ametsa bera bezala dantzatzea bilakatu zen momentu horretatik. Nire herriko akademia batetara apuntatu zidan amak, lehenengo urteak oso politak izan ziren baina denbora joan ahala exijentzia maila handitzen zihoan.

2.-Non hasi zinen dantza egiten?
Nire herrian dantza akademia bakarra dago beraz horretan hasi nintzen 5 urterekin, 12 urterekin teknika hobea nuenean Igor Yebrak Amurrion ireki zuen dantza akademia bat eta nire etorkizunerako hoberena izango zela pentsatu nuen beraz hara joan nintzen. 3 urtez egon eta gero Laudiora bueltatu nintzen berriro gainera, 5 urteko umeei Ballet klaseak ematen hasi nintzen akademia honetan beraz oso gustura ibili nintzen.

3.- Betidanik entzun da Ballet-a praktikatzea inplikazio maila handia dakarrela, egia da hori zure ustez?
Bai dudarik gabe Ballet-ak inplikazio maila asko eskatzen du, egunero gutxienez 3 ordu pasatzen ditut entrenatzen eta ostiral eta larunbatetan 5 ordu. Ez da bakarrik koreografia bat ikastea baita ere gorputz-espresioa landu behar da, malgutasuna, dietak…

4.- Ikasketak eta dantza tartekatzea oso zaila egiten zaizu?
Bai, gainera orain batxilergoko bigarren mailan inoiz baino zailagoa egiten ari zait bi gauzak tartekatzea, guztiok dakigun bezala batxilergoan azterketak etengabe egiten dira eta nire lagunentzako edo nire familiarentzako denbora gutxi geratzen zait. Hala ere, espero dut unibertsitatean nire aisialdirako denbora gehiago izatea.

5.-Zeintzuk dira kirol honek dituen gauza positibo eta negatiboak?
Kirol guztietan bezala abantaila eta desabantaila ugari daude, nire ustez abantaila garrantzitsuena poztasun edo satisfazio pertsonala izango litzateke, koreografia bat hilabeteak eta hilabeteak prestatzen egon eta gero ondo ateratzen zaizula ikusterakoan. Desabantaila nagusiena lehen esan bezala inplikazio eta esfortzu maila izango litzateke dudarik gabe.


6.-Zenbat sari irabazi dituzu zure ibilbide motzean?
Momentuz egin ditudan lehiaketa guztiak Espainian izan dira, nire dantza taldearekin bi sari irabazi ditut Haroko “Certamen Nacional de Danza”n, eta banakako sariei dagokionez tarragonako “AMATEUR DE DANZA”saria irabazi nuen 2010 eta 2013an. Beste lehiaketa batzuetan parte hartzeko gogo handia dut.

7.- Zer motatako prestakuntza fisikoa behar da Ballet-eko dantzari on bat izateko?
Esan dudan bezala, ez da erraza Ballet-eko dantzari profesionala izatea, nire kasuan profesionala izateko behar diren 9 mailak gainditu ditut baina alegia, esfortzu handiarekin. Hasteko adore eta kemena izan behar da, bestela ez zoaz inora, noski iraunkortasun eta pertseberantzia ere bai. Prestakuntza fisikoari dagokionez egunero 3 edo 4 orduz entrenatu behar duzu, batez ere malgutasuna, gorputz espresioa eta erritmoa.  

8.-Beste lanbideren bat gustatzen zaizu dantzaria izateaz aparte?
Argi daukadan gauza bakarra kirolaren munduan lan egin nahi dudala da. Seguru asko dantzaria izatetik ez dudala jango baina horregatik, hezkuntza fisikoko irakaslea izatea da nire ametsa momentu honetan, unibertsitatera sartzeko eskatzen den nota nahiko altua da beraz, azterketa garaian dantza pixka bat aldentzen dut.

9.-Zure familia alde agertu da zure dantzari izateko erabakiarekin?
Inoiz ez dut inolako arazorik izan alde horretatik, nire gurasoek eta ni ahizpek nitaz arro egon dira betidanik eta egiten ditudan erabaki guztietan nirekin ados daude. Egia da nire gurasoek ikasi behar dudanaren ideia sartu didatela txikitatik eta dantzaz aparte, ikasteko asmoa izan dut beti.

10.-Zer hartu behar du kontutan pertsona batek okupazio hau gustatzen zaion jakiteko?           

Neskatxa asko hasten dira Ballet-aren munduan baina gutxi batzuk segitzen dute oraindik, oso erraza da dantzari izan nahi duzula esatea baina benetan okupazio hau gustatzen zaion jendeak bokazioa du batez ere. Honetara jardutea erabakitzen duenak argi izan behar ditu lehen esandako hainbat faktore: iraunkortasuna, esfortzua, pertseberantzia…