martes, 18 de junio de 2013

nekazari gazte bat hil da gaubean (albistea)

Nekazari gazte bat hil da Gaubean (Araba)

Traktorearekin lanean zegoela ibilgailua irauli zen gaztea haren azpian harrapatuz
·       Astebetean modu berean hil den bigarren langilea da

Izaskun FRESNO

25 urteko nekazari bat hil zen atzo Gaubean (Araba) lanean ziharduela. Arratsaldeko laurak aldera jazo zen ezbeharra. Dirudienez, baserri baten inguruko lur sailetan traktorearekin lanean ari zen gaztea eta ustekabean ibilgailua irauli, eta haren azpian harrapatuta geratu zen. Hartutako kolpearen eta egindako zaurien ondorioz, momentuan bertan hil zen. Ertzaintzak istripuaren zergatiak ikertzen ari da atzotik.

      Astebetean modu berean hil den bigarren langilea da. Joan den asteartean, oso antzeko baldintzetan jazotako beste istripu batean, 42 urteko nekazari bat hil zen Urrotzen (Nafarroa). Xebe Matxiñena traktorearekin belarra mozten ari zen Urrozko Iriartekoborda baserriaren inguruko lur sailetan, bere traktorea pendizean behera joan eta irauli egin zen, gidaria azpian harrapatuz.

·       Urtea hasi zenetik, 34 langile hil dira Euskal Herrian. Iaz 80 langile hil ziren, eta duela bi urte, 112
                                                                    
   Orain astebete, baserritarrek denbora gutxi eta lan asko izaten dutela zioen LAB sindikatuak, Matxiñenaren heriotza gaitzesteko hedabideetara igorritako ohar batean. Ostegunean, gainera, LABek deituta elkarretaratzea egin zuten Donezteben, istripu oro gaitzesteko eta prebentzio neurriak eskatzeko.

Lanean hildakoak

LABen arabera, urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile zendu dira Euskal Herrian, lanean ari zirela izandako ezbeharretan. Iaz 80 langile hil ziren, eta duela bi urte, 112. EHENk dio ekoizpen eredua dela istripuen eragilea. Nekazaritza sektorean gertatzen diren lan istripu gehienen atzean ekoizpen eredu bera dagoela uste du EHNEk. Ahalik eta gehien produzitzea helburu duen eredu industriala bultzatzeak, nekazarien lanaldiak luzatu egiten dituela gaitzetsi du, “askotan baldintza txarretan gainera”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario