Mostrando entradas con la etiqueta elektronikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elektronikoa. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de junio de 2013

merkataritza bai edo ez?( erreportai)


Merkataritza Elektronikoa. Bai edo ez?

Estatu espainiarrean azkar hazten ari da merkatu elektronikoa

Izaskun Fresno

Kontsumitzaileek, inoiz baino argiago dute internet kanal oso garrantzitsua dela erosketak egiterako orduan eta informatzerako orduan. Gero eta gehiago dira etxetik atera gabe, saltokietan zer eskaintza dauden begiratu eta bidaiak, hegaldiak, arropa, kirola egiteko materiala, liburuak edo aldizkariak erosten dituzten herritarrak Europar Batasunean. Hala eta guztiz ere, jendeak norbere herrialdetik kanpo erosteko trabak dituela ohartarazi du Europako Batzordeak.
Internet bidezko erosketak gero eta ohikoagoak dira Europar Batasunean, hala ere, herrialdeen arteko salerosketak egiteko jarritako eragozpenak garapena mantsotzen ari da.
Gaur egungo joeren azterketa zehatza egin du Europako Batzordeak eta herrialdez herrialde gehien erosten dituzten gaiak zeintzuk diren begiratu dute. Orokorrean, bidaiak eta oporretako paketeak erosten ditu jendeak gehien, arropa eta kirolerako materiala ere bai, eta liburu eta aldizkariek arrakasta dezente dute.
2006 eta 2008 artean Interneten gutxienez produktu bat erosi zutenen ehunekoa %27tik 33ra igo zen; zenbaki horiek, ordea, ez dute erosketa elektronikoek Britainia Handian, Estatu frantsesean edota Alemanian duten arrakasta itzela islatzen. Horietan Interneteko erabiltzaileen erdiak baino gehiagok eskuratu zuen produktu edo zerbitzuren bat joan den urtean. Iparraldera jotzen badugu, zenbakiak oraindik altuagoak direla ikusiko dugu: Danimarkan, Suedian, Norvegian, Finlandian eta Islandian %91k erosi zuten zerbait online.
Estatu espainiarrean ehunekoa anitzez txikiagoa den arren (%20), azkar hazten ari da bertan merkatu elektronikoa, Italian bezalaxe. Iraia Arza interneten bitarteko kontsumitzaile ohia da eta beraren ustez etxetik mugitu gabe denda guztietako produktuak konparatzeko eta garraioan dirua aurrezteko aukera aparta da.
Europako Batzordeak txostenean nabarmendu duenez, merkatuak azkar hazten ari badira ere, Europar Batasuneko kide gutxik egiten dituzte mugaz gaindiko erosketak oraindik: iaz %7k eta 2006an %6k. Hainbat arrazoi egon daitezke horren gibelean: hizkuntza arazoak, arauek jartzen dituzten oztopoak eta konfiantza falta.

Internet bitartez erosteak, oraindik, nolabaiteko zuhurtasuna eragiten du gure herrialdeko erabiltzaileen artean. Itziar Urkijo 25 urteko merkataritza elektronikoko kontsumitzaile ohiaren ustez mesfidantza guzti horiek “iraganaren gauza dira”, gaur egun internetetik erostea oso kontrolatuta baitago. Baina gero eta gehiago dira eskaintza zabalagoa eta aurrezpen handiagoa (bitartekari-kopurua eta garraio-gastuak murriztean) dakartzan erosketaren aldeko aukera egiten dutenak. Imajina dezakezun edozein gauza eros dezakezu sagua klikatze soilarekin. Baina dudarik gabe, promozio eta eskaintzak kontuan hartu gabe, interneten erostearen alde positiboetako bat erosotasuna dugu. Etxetik irten gabe, denetarik eros dezakegu,  jende pilaketak eta baita ilara luzeak saihestuz .


Produktu demandatuenen artean, kontsumitzaileek adierazten dute arropa edo liburuak direla gehien erosten duten produktuak. Epe luzera erreparatuz, hau da, etorkizunean erabiliko duten produktu edo zerbitzuei erreparatuz, bidaiak aurkitzen ditugu. Hau da, hegazkinerako billeteak. Maider San Martin 20 urteko neska da eta inoiz ez du interneten bidez ezer erosi, beraren ustez “kreditu txartelaren datuak interneten sartzea oso arriskutsua iruditzen zait , hala ere, noizbait internet bidez erosten badut eta ez bada ezer gertatzen seguraski errepikatuko dudala”.


Sareak azken urteetan izandako gorakadak informaziora askoz ere sarrera hobea eta gizarte-sareen hedapena ekartzez gain, “merkataritza elektronikoa” deituari ere bide eman dio. Aukera hori gure herrialdean Europako aldameneko herrialdeetan bezain sendotua ez badago ere, gero eta jarraitzaile gehiago ditu. 2008an, merkataritza elektronikoa aurreko urtearekiko %40 gehitu zen Espainian; 5.000 milioi euroko negozio-bolumena gainditu da eta onuradun nagusiak bidaia-agentzien hegazkin-txartelen eta treneko txartelen salmenta eta turismo-eskaintzak izan dira.

Aurrezpena garraioan

Bitxia iruditu arren, garraioa, edota garraiorik eza, da horrelako transakzioak ordenagailu bitartez egitearen abantaila nagusietako bat. Joan-etorri ugari aurrezteko ematen digun aukerak kontsumitzailearentzat denbora eta dirua aurrezteko iturri bihurtu ditu online erosketak. Horrek, gainera, hiri handietako komunikazio-bideak arinduko ditu eta, baita, bere ekarpena egin ere berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa murriztean. Erosketa-lekura joan beharrik ez izateaz gain, aldez aurretik prezioak edo produktuak alderatzeko bisitatu ohi ditugun denda desberdinetara joan beharrik ere ez dugu izango, zeinak, fisikoki normalean bata bestearengandik aldenduta egoten diren.

Garraioaren arrazoizko erabilera hori saltoki handiek ( EroskiMercadona edo Carrefour) eskaintzen duten erosketak etxera eramateko zerbitzuaren erabileran ere islatzen da. Saltoki handi horien web orrian erosketak etxetik edo bulegotik egin ditzakegu eta etxean jaso 6-9 euroko gainordain aldakor baten truke. Kontsumitzailearentzat erosoagoa izateaz gain, sistema horrek erabiltzaile bakoitzak bere ibilgailu partikularrean merkataritza-zentrora egiten dituen joan-etorriak banatzaile komun bakarraren joan-etorriez ordezkatzeko aukera ematen du. 

Ondorio nagusiak
Kontsumitzaileek bereziki estimatzen dute prezioak konparatzeko aukera, baita eskaintza eta hornitzaile ugari izatea ere. Gaitzesten dituzten elementuak, berriz, produktuei buruzko informazio iluna, publizitatea, intimitatea ez babestea, konfiantza falta eta gaiak itzultzeko aukerarik ez izatea dira.
Aurrerago aipatu den bezala, mugaz gaindiko merkataritzak aukera anitz ematen ditu, baina ez dituzte aprobetxatzen. Adibidez, merkatari gehienek dute webgunea eta, beraz, munduko kontsumitzaile guztiek ikus dezakete; minorista gehienek, ordea, barne merkatua herrialdeka banatuta dagoela uste dute, eta salmentei uko egin edo kontsumitzaileak jatorrizko herrira bideratzen dituzte sarri.
Merkatari eta kontsumitzaile gehienentzat hizkuntza oztopo bada ere, Batzordeak ez du arazoa puztu nahi, minoristen %60 salerosketak hizkuntza batean baino gehiagotan egiteko prest baitaude.

ITURRIAK:
·       http://www.diarioinformacion.com/elda/2012/11/08/compra-online-calzado-consolida-habitos-consumo-universitarios/1312931.html

·       http://www.marengostyle.com/blog/2012/08/21/moda-en-internet-cada-vez-mas-facil/




  • ·       Iraia Arza eta Itziar Urkijori eginiko elkarrizketa laburrak merkataritza elektronikoko erosle ohi bezala eta Maider San Martineri eginiko elkarrizketa inoiz ez duelako interneten bidez ezer erosi.