Mostrando entradas con la etiqueta Aduriz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aduriz. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de junio de 2013

partida grisa eta garaipen bikaina (kronika)

Partida grisa eta garaipen bikaina
Izaskun FRESNO

Bilboko Athletic Club-ek garaipena lortu du Mallorcaren kontra (2-1), euskaldunek Aduriz-en eta Llorente-ren bi golekin irabazi dute, lortutako emaitza honek, maila gorenean jarraitzeko ziurtagiria eman die. 

Mallorcark berriz, Ligaren 35. Jaurdunaldi honetan agur esaten hasten die maila gorenean geratzearen aukerei.

Gregorio Manzanoren taldea, ligan azken sailkatua, salbazioaren lau puntutara dago, bitartean, lehiakideen emaitzen zain gelditzen da lehiaketaren amaierarako hiru jardunaldi gelditzen direlarik.

Partiduaren lehenengo zatia,  Marcelo Bielsa-ren taldearen partetik kontrolatuta egon zen. Adurizek buruarekin sartutako golaren ondorioz, euskaldunek gora egin zuten partidua argituko zuen bigarren gol baten bila. Mallorcak, Lehenengo mailan mantentzeko aukerak arriskuan jarriz, joko erasotzaileago batekin apustu egin zuten, arbitroak laster jokoa geldiarazi zuen gehiegizko faltengatik. Fontás-ek baloia eskuarekin ukitu zuen area barruan, akzio honek jokalariaren kanporaketa eta Athleticen aldeko penalti bat sortarazi zuen, Aouate, Mallorcako atezainak geldituko zuena. Arbitroak  jokaldiaren jarraipenean Muniainek sartutako legezko gola baliogabetu zuen.

Aldageletatik pasatu ondoren, Mallorcak  Gorka Iraizoz-en atera gehiago hurbildu nahi izan zen. 47. minutuan, marrazainak Ander Herreran beste legezko gol bat baliogabetu zuen, dirudienez jokoz kanpoko jokaldi batengatik.

Bielsak, zoria aldatzeko asmoarekin, Llorente sartu zuen zelaira Adurizen ordez, azkenaldian bezala jokalari nafarrak txistualdi izugarria jaso zuen, bere taldetik joateko nahiagatik. Minutuak pasatzen ziren eta bi taldeek hainbat aukera izan zuten baina markagailura igo gabe.

Amaitzeko hamabost minutu geratzen zirenean, partidua ero bilakatu zen. Llorenteren golarekin 2-0 markatzen zuen markagailuak, honekin Mallorcak, gertatzeko zorian egon zen heroitasun bat egiten saiatu zen. Llorenteren golaren bi minutu ondoren, Giovanni dos Santosek zuzeneko falta bat Gorkaren atean sartu zuen, gol honekin San Mamesera mugitu ziren Mallorcako zale guztiak bere jokalarien espirituarekin kutsatzen ziren eta taldeari adore ematen zioten itxaropena bizirik mantentzen zuen emaitza lortzeko.

Azkeneko minutuetan Dos Santosen beste falta baten ondorioz,  berdinketa osatzeko zorian egon zen partidua. Denbora gehigarrian sartuta, Mallorcak bigarren kanporaketa jasan zuen, oraingoan Ximo izan zen kanporatua Susaetari eginiko sarrera gogor baten ondorioz, minutu batzuk geroago Athleticek partidua ixten zuen.